Trenbide politika aurrera eramateko gidalerro espezifikoak

  • Sektorearen eraberrikuntza sendotzea eta trenbide eredu berria garatzea.
  • Korridore garrantzitsuenetan, trenbideak «funtsezko eginkizuna» izan dezan sustatzea.
  • Lurralde osoko irisgarritasunaren alde egitea.
  • Goi mailako prestazioak dituen eta nagusiki zirkulazio mistorako diseinatua den sare bat ezartzea.
  • Hiri arteko trenbideko garraioan, bidaia denborak txikitzea.
  • Distantzia ertain eta luzean karga garraiatzeari dagokionez, trenaren partaidetza handitzea.
  • Salgai garraiorako trenbide sarea definitzea.
  • Sare konbentzionalean zabalera aldatzeko estrategia definitzea.
  • Trenbideko garraioaren segurtasun maila mantentzea.
  • Trenbide sarearen mantentze sistema integrala eta prebentziozkoa definitzea.
  • Trenbide sare konbentzionala kontserbatu eta modernizatzeko planak ezartzea.
  • Trenbidea hobeto sartzearren, hiri ingurunean egin beharreko jarduketa handiak definitzea.
  • Aldiriko trenbide sareak osatuko dira, eta haien material mugikorra modernizatuko. Erakunde alderdian, autonomia erkidegoek eta garraio agintaritzek haren kudeaketan parte-hartze handiagoa izatea sustatuko da.
  • Eskualde eremuko trenbide sareen garapenerako esparru berria definitzea.
  • Plana aurrera eramateko bitarteko epeak ezartzea, sektorekako trenbide planak eginez.
  • Erabiltzen ez diren linea itxien ondare publikoari balioa ematea.

Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus PEITaren sektore politikak aurrera eramateko gidalerro espezifikoak (5.2.2 idatz zatia).

©  Ministerio de Fomento